Autoa Orion erroldatuta ez daukatenek datorren astetik aurrera eskatu ahal izango dute Aparkatzeko Udal Txartela

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 15a, 10:00

Txartela eskatzeko epea azaroaren 21etik abenduaren 9ra arte egongo da zabalik, eta udaletxeko atarian eskatu beharko dute, beheko leihatilan. 80 euroko kostua izango du txartelak eta, eta balioa, 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra artekoa.

2022ko ekainean zirkulazio eredu berria jarri zuen abian Orioko Udalak, eta bi eratako Aparkatzeko Udal Txartelak sortu zituen: Orion erroldatutako ibilgailuentzakoa bata, eta Orion erroldatu gabekoentzakoa beste. Orion erroldatuta dauden ibilgailuen txartelak 2023ko abenduaren 31 arte balio du; beraz, oraingoz ez dute berririk eskatu beharko. Aldiz, Orion erroldatu gabeko autoek txartel berria eskatu beharko dute datorren urterako, eta horretarako epea azaroaren 21ean irekiko du udalak.

Egoera hauetan dauden herritarrek eskatu ahal izango dute txartela:

  • Autoa alokatuta dutenak.
  • Enpresako ibilgailua erabiltzen dutenak.
  • Orion lan egiten dutenak.
  • Orion bigarren etxebizitza dutenak.
  • Aian erroldatutakoak.
  • Salbuespen egoera zehatz batzuetan daudenak.

Txartela eskatzeko epea azaroaren 21etik abenduaren 9ra arte egongo da zabalik, eta udaletxeko atarian eskatu beharko dute, beheko leihatilan. 80 euroko kostua izango du eta, eta balioa, berriz, 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra artekoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!