Zozketa

Joana Fernandezek irabazi ditu Amurrion jokatuko den Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko saiorako sarrerak

Erredakzioa 2022ko aza. 17a, 18:39

GUKAk saiorako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere hedabide diren Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideen artean.

Azaroaren 19an, larunbata, Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bigarren itzuliko lehenengo saioa jokatuko da Amurrion, eta GUKAk saiorako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere hedabide diren Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideen artean. Asko izan dira zozketan parte hartu dutenak, eta horien artean zozketa egin ondoren, Joana Fernandez bazkideak irabazi ditu saioa zuzenean ikusteko bi sarrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!