Rosi Lazkanok bere bizipenak kontatu ditu 'Berria'-ren Zirelako Gara bertsolaritza atalean

Erredakzioa 2022ko aza. 19a, 08:00

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira bideo sorta ari da argitaratzen Berria egunkaria, eta Rosi Lazkano bertsolari aiarrarekin izan da oraintsu.

Berria egunkariak Zirelako Gara bertsolaritzari buruzko ikus-entzunezko atala ondu du, eta aste honetan Rosi Lazkano bertsolari aiarrari eman dio ahotsa.

Atalaren sarreran, honako aurkezpena egin dio bertsolariari: "Heldutan hasi zen bertsotan Rosi Lazkano, gaztetan emakumeek hitza eta plaza hartzea ohikoa ez zelako, besteak beste. Bertsoa jolasa zen berarentzat, baina ulertua izateko bidea eta konfiantza ere eman dizkio".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!