Gutuna: Ekologistentzako gutuna

Erredakzioa 2022ko abe. 20a, 10:02
Oria ibaia, Orioko kirol portuaren parean, itsasoratu aurretik.

Gipuzkoako Anguleroen kolektiboak gutuna bidali du KARKARAra Herrio natur taldeko kideek bidalitako gutunari erantzunez.

Karkaran 2022ko Abenduak 18an argitaratutako gutunari erantzunez.

Gipuzkoako anguleroen kolektiboak argitu nahi du ez duela inolako hitzezko indarkeriarik edo indarkeria fisikorik babesten. Baina zaila egiten zaigu Estiren aurkako mehatxu gisa interpretatzea @trumoibi twiterreko erabiltzaileak idatzitakoa:

“Estaréis contentos los de @azti_brta y en especial tú @esti_azti por conseguir semejante hazaña! Los anguleros estaremos esperando con ilusión, ver como se recupera la anguila en nuestros ríos tras acabar tú, con una de las pescas más antiguas de Euskadi.”

Aipatutako zientzialariari Radio Euskadin egindako adierazpenak entzun ondoren, gure kolektiboari, mehatxua baino gehiago zorion-mezua iruditzen zaigu, non Europak hartutako erabakiagatik zoriontzen den. Baina bakoitzak nahi duen bezala interpreta dezala.

Mehatxuenganako kezka agertzen duzuenez, talde ekologistek egindako adierazpenak ere modu berean salatzea eskertuko genuke. Izan ere, anguleroen kolektiboak salaketa larri ugari jaso ditu, inolako frogarik gabe. Horregatik, zuzenketa bat egitea eskertuko genuke SOS Talaimendikoek egindako idatziarekiko:

“Hace falta ser muy hijoputa para echarle la culpa a los investigadores, como si ellos hubieran decidido algo. Aquí se ha hecho lo queríais los piratas defraudadores. Apranidados por Leando Azkue. Y así hemos terminado: Sin Angulas”

Hemen ez da interpretaziorik behar. Berriz ere, talde ekologista batek inolako frogarik gabe Gipuzkoako anguleroen kolektiboa iraintzen, difamatzen, eta salatzen du. Beraz, zuen zuzentasunarekin jarraituz eta Karkarari bidalitako gutunarekin bat etorriz, zalantzarik gabe, aurreko baieztapenak egin dituen talde ekologistari horiek frogatzeko edo zuzenketa bat argitaratzeko eskatuko beharko diozue. Zuen aldetik salaketa hauek kondenatuko dituzuelakoan gaude.

Hainbeste kezkatzen zaituzten angularen arrantzari dagokionez, eta Europak hartutako erabakiak goraipatzen dituzuen heinean, irmotasun bera faltan botatzen dugu angulak babesteko Europak aipatzen dituen gainerako alderdi guztiak betetzeko orduan. Hau da; espezie inbaditzaileen kontrolean, ibaien iragazgaiztasunean, ur-jauziak kentzean, eta baita Europak eskatzen dituen beste hainbat puntutan ere. Eta bereziki, Oria itsasadarrari dagokionez, Orioko putomuroa, Orioko kirol-portua, egindako dragatze etengabeak, erraustegiko isurketak edo Maialen Chorraut ubideari dagokionak.

Angula arrantzaleen kolektiboak eskertu eta babestu egiten du angularen egoera delikatuagatik duzuen kezka, gurea ere badelako kezka hau. Baina, era berean, ezin da ados egon Azti eta Eusko Jaurlaritzarekin, eta ezta  Esti Diazekin ere. Angula-arrantzaleen kolektiboa estigmatizatzen eta erasotzen aritu dira eta Europak ezarritako gainerako zereginak ez dituzte bete. 

2010eko EAEko angularen kudeaketa-planean jasota dagoenez, Esti Diazek egindako aurrekontuaren atalean 12 urtetan 3 milioi euroko kostua agertzen da. Eta zein helburu lortu da? Kirol-arrantza etetea eta arrantza profesionala bere hortan uztea. Hau da, beste hitzekin esanda, 800kg angula kentzea, gainerakoek ehundaka tona arrantzatzen jarraitzeko (tona1=1.000kg). Eta zer gertatzen da aingiraren gainerako arazoekin?

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!