Otsaileko KARKARA aldizkariaren aurrerapena: Eskarmentuaren selekzioa

Andrea Zipitria 2023ko ots. 2a, 14:38

KARKARA gaur hasiko da otsaileko aldizkaria etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko gaiak landu dira otsaileko alean, besteak beste, Orioko beteranoen futbol taldeari buruzko erreportajea.

Orioko Futbol Klubak talde asko ditu, baina bat nahikoa ezezaguna da: beteranoena. Igande goizetan elkartzen dira Mendibeltz zelaian futbolean jokatzeko, eta horiekin elkartu da KARKARA.

Otsaileko aldizkarian erreportaje hori eta askoz gehiago landu dira, eta oriotarrek eta aiarrek laster jasoko dituzte aldizkariak beren etxeetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!