Bihar izango da azken eguna 45+ Indartzen ekimenaren seigarren edizioan izena emateko

Andrea Zipitria 2023ko api. 12a, 09:00
45+ Indartzen egitasmoko 2022ko parte-hartzaileak. (UKUE)

Bi modutan eman daiteke izena: udal elkartearen egoitza elektronikoan edota aurrez aurre, udal elkarteko egoitzan. 

Datorren astelehenean, apirilak 17, hasiko da 45+Indartzen ekimenaren 6. edizioa. Bada, bihar izango da azken eguna izena emateko. Telematikoki egin daiteke inskripzioa, udal elkartearen egoitza elektronikoan. Halaber, aurrez aurre egin nahi dutenek aukera izango dute Udal Elkarteko egoitzara bertaratuta.

Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu eta Orientazio Zerbitzuak sustatutako ekimena da; eta helburu du “45 urte edo gorako herritarrak lan-munduan txertatzeko ahalduntzea, aldaketarako prestatzea eta euren laneratzea erraztea”. 

Programaren xehetasunak

40 orduko prestakuntza izango da, 4 orduko 10 saiotan banatua. Ikastaroak bi aste iraungo ditu; hain zuzen ere apirilaren 24tik maiatzaren 8ra; 09:30etik 13:30era Udal Elkarteko egoitzan. Apirilaren 17an, berriz, egingo da ikastaroaren hasiera-ekitaldia (09:30etik 11:00etara). 

Taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek hiru bakarkako saio jasotzeko aukera izango dute (online).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!