Banatzaileak hasi dira maiatzeko Karkara banatzen

Karkara 2023ko mai. 5a, 09:45

Gaur banatuko dute banatzaileek maiatzeko aldizkaria, Aiako eta Orioko buzoietan.

Banatzaileak hasi dira maiatzeko Karkara etxez etxe banatzen. Hilabete honetako zenbakian, Andrea Zipitria kazetariak Palaziyo autobus eta taxilari ohiari egin dio elkarrizketa nagusia, eta Aiora Larrañaga Solaberrietak, berriz, Ostargi elkarteko hainbat kiderekin hitz egin du. Izan ere, belaunaldi ezberdinetako hainbat herritar biltzen ditu Kultur Etxeko beheko solairuan astero-astero joskintza eskolak jasotzeko.

Iñaki Iturainek Oroimenaren Kutxa atalean, txistularien inguruan jardun du, eta Maialen Etxeberriak Hezkuntza Sailak berriki jarri duen matrikulazio sistema berriaren inguruan iritzi artikulua idatzi du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!