GUKA magazina

Maiatzeko GUKA magazina

GUKA magazina 2023ko mai. 5a, 22:00

Maiatzeko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Anari Alberdi abeslari azkoitiarra, Esther Cruz eta Eneko Carretero eskalatzaile zumaiarrak, eta Asier Ostolaza dultzaina egile azkoitiarra. GUKA herriarteko txapelketaren bigarren finalaurrekoa izango da hilabete honetan. 

GUKA magazineko denboraldiko zortzigarren atalean, Mireia Galarza Bastida kazetaria Anari Alberdi abeslari azkoitiarrarekin elkartu da, berriki argitaratu duen Demoliciones Controladas liburuaren inguruan hitz egiteko. GUKA herriarteko txapelketari dagokionez, Aizarnazabalen eta Orion izan da Galarza, bertako herritarrei galderak egiten.

Julene Frantzesena, berriz, Asier Ostolozarekin elkartu da, egiten dituen dultzaina berritzaileak ezagutzeko. Amaitzeko, Esther Cruz eta Eneko Carretero ama-semeekin elkartu da Andoni Elduaien, Zurak eta ezpalak ataleko zortzigarren saioan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!