Udal eta foru hauteskundeak 2023

Maddalen Iriarte (EH Bildu): "Edukiak adosteko prest dagoen edonori luzatuko diogu eskua"

Erredakzioa 2023ko mai. 18a, 21:00

Mireia Galarza Bastida UKTko kazetariak foru bozetarako hautagaiak elkarrizketatu ditu, eta haiei egindako elkarrizketak ikusgai izango dira egunotan. EH Bilduko Maddalen Iriarte da laugarren elkarrizketatua.

Gerturatzen ari dira maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak, eta ohi bezala, Erlo telebistak, Goienak, Goierri Irrati Telebistak eta 28 Kanalak elkarlanean hainbat saio prestatu dituzte foru bozak landu eta herritarrei informazioa eskaintzeko.

Besteak beste, foru bozetarako hautagaiei, Eider Mendoza (EAJ), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Jose Ignacio Asensio (PSE-EE), Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemos) eta Mikel Lezama (Alderdi Popularra), elkarrizketak egin dizkie Mireia Galarza UKTko kazetariak. Maddalen Iriarte EH Bilduko ahaldungaia da azken aurreko elkarrizketa. Bihar egongo da ikusgai azken elkarrizketa, hain zuzen, EAJko Eider Mendozari egindakoa. Hori ere 21:00etan ikusi ahal izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!