Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren bueltan herrian izan diren ekitaldietako albisteak eta Baleikek egun horren harira landu dituen edukiak biltzen dituen atal berezia da honako hau.
700 ikaslek indarkeria matxistarik gabeko herria aldarrikatu dute

Orio

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna dela eta, Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako ikasleek eta irakasleek, Orioko Emakumeon Ahalduntzeko Eskolako kideek, udal ordezkariek eta hainbat herritarrek elkarretaratzea egin dute Orioko Herriko Plazan.