'Hau ez da niretzat' websaila sei atal independentez osatuta dagoen webseriea da, ZUT eta Ttap aldizkarietan plazaratutakoa. Umorea ardatz, banatzaile baten nondik norakoak jarraituko ditu ikusleak. Esti da banatzaile protagonista eta atal bakoitzeko eskari baten atzean dagoen istorioa kontatzen da.
'Hau ez da niretzat' websaila: laugarren atala

Aia Orio

Laugarren atalean, Esti beste banatzaile mota batekin elkartuko da, baina azken horrek ez du uste bezala jokatuko. Hala ere, Estik aurre egingo dio eta egoerari buelta ematea lortuko du.