Martxan dira Tokikom sariak. Toki komunikabideek 2021ean egindako lanik onenak sarituko dituzte aurtengo edizioan ere.
KARKARAK Komunitatearen Saria irabazi du Tokikom Sarietan

Karkara 2021 aza 13 Aia Orio

KARKARAk 2020ko irailean plazaratutako aldizkariaren azalak jaso du Komunitatearen Saria, publikoaren boto gehien jaso ondoren. Atzo izan zen sari banaketa ekitaldia Arrasaten, eta sariak banatzeaz gain, jardunaldia ere egin zuten nazioarteko adituekin, hedabideen inguruan komunitateak sortzea ardatz hartuta.