Traineru denboraldia 2017

Jon Salsamendi: "Emaitza onak lortzeaz gain, ondo pasa dut mutilak entrenatzen"

  kirola  Orio

Jon Salsamendi: "Emaitza onak lortzeaz gain, ondo pasa dut mutilak entrenatzen"

AZKEN JOALDIA: Gaurko iluntzeko paserako, Jon Salsamendi elkarrizketatu du Jon Agirresarobe Torrotxok.
Hitz egindako kontu askoren artean, estropalari bakoitza hitz gutxirekin deskribatzen saiatu da Orioko mutilen entrenatzailea.

Itziar Olasagasti: "Aurten hirugarren postuan finkatu gara, eta bigarren izatea ere lortu dugu batzutan"

  kirola  Orio

Itziar Olasagasti: "Aurten hirugarren postuan finkatu gara, eta bigarren izatea ere lortu dugu batzutan"

AZKEN JOALDIAK: Lehen saioan, Jon Agirresarobe Torrotxok Itziar Olasagasti elkarrizketatu du, Orioko emakumezkoen txalupako estropalaria. Iluntzeko pasean, Jon Salsamendi izango duzue entzungai.

Iñigo Mujika: "Txikitako ametsa bete dut: Donostiako arranpla oriotarrez gainezka dela, Kontxa irabazita lehorreratzea"

  kirola  Orio

Iñigo Mujika: "Txikitako ametsa bete dut: Donostiako arranpla oriotarrez gainezka dela, Kontxa irabazita lehorreratzea"

JOALDI BEREZIA: Kontxako Bandera. Iluntzeko pase honetan, Jon Agirresarobe Torrotxok Iñigo Mujika elkarrizketatu du, txikitatik Orion arraun egin duen estropalaria. 

Galerna horia

  kirola  Orio

Nahikoa hitz esan ditugu Kontxako garaipenaz. Orain, ikusi laburpen bideoa.

Josu Indo:"Txikitatik aritu naiz arraunean, amets hau betetzeko ilusioarekin"

  kirola  Orio

Josu Indoren hitzak eta Ibon Arrutiren bertsoa, Kontxako banderaren errezibimenduan. Bihar argitaratuko dugu atzoko egunaren laburpen bideo zabalagoa. 

Alironeko argazkiak (Kontxako II. argazki galeria)

  kirola  Orio

Jendetza bildu zen plazan atzo, eguerdian Donostian irabazitako Kontxako bandera ospatzeko. Momentu oso bereziak bizi izan ziren.

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Urduritasuna emozio bihurtu zenekoa (Kontxako I. argazki galeria)

  kirola  Orio

Urduritasuna izan zen atzo goizean Donostian, eguraldiagatik Kontxako estropada atzeratu zenean. Momentu gogorrak bizi zituzten neskek lehenbizi, itsaso zakarrak ontziak dominatzeko zailtasunak eman baitzizkien erlojupeko estropadan. Mutilen estropadan, urduritasuna ilusio, eta ilusioa poz bilakatu ziren minutuak aurrera joan ahala. Emozioak eztanda egin zuen trainerua helmugara iritsi zenean.

»» Ikusi argazki guztiak (63)

Unai Etxeberria: "Ez dut hitzik hau deskribatzeko"

  kirola  Orio

Orioko traineruak irabazi du 2017ko Kontxako Bandera. Unai Etxeberria arraunlariak adierazpenak egin ditu Karkara.eus webgunerako.

Itsasoaren aurkako borrokan, Oriok irabazi du Kontxako Bandera

  kirola  Orio

Itsasoaren aurkako borrokan, Oriok irabazi du Kontxako Bandera

Gaurko estropadan 24 segundu atera dizkio Orioko traineruak bigarren sailkatu den Urdaibairi.