Donostiako Estropadari begira daude herriko traineruak

  kirola  Orio

Donostiako Estropadari begira daude herriko traineruak

Ostegunean 17:30ean hasiko da emakumezkoen sailkapen estropada, eta 18:00etan ekingo diote gizonezkoen erlojupekoari.

Aurten Donostiako Estropadan sari ekonomiko berdinak jasoko dituzte gizonek eta emakumeek

  kirola  Orio

Aurten Donostiako Estropadan sari ekonomiko berdinak jasoko dituzte gizonek eta emakumeek

Donostiako Udalak bi kategorietan sari ekonomiko berdinak izateko konpromisoa hartu zuen, eta aurten eman du horretarako urratsa.

Orioko trainerua laugarren, Boiron jokatu den TKE ligako estropadan

  kirola  Orio

Orioko trainerua laugarren, Boiron jokatu den TKE ligako estropadan

TKE ligako hamazazpigarren jardunaldia jokatu da gaur eguerdian Boiron (Galizia), eta Urdaibaik irabazi du bandera 19:18:58 denborarekin. Orio laugarren sailkatu da, irabazlearengandik 7,78 segundura. Gaurko estropadaren ostean, ligako laugarren postuan daude sailkatuta estropalari oriotarrak.

Orio AEko gizonezkoen `B´ ontzia bigarren atzo, denboraldiko azken estropadan

  kirola  Orio

Orio AEko gizonezkoen `B´ ontzia bigarren atzo, denboraldiko azken estropadan

KAE 2 Ligako azken jardunaldia jokatu zen atzo Colindresen, erlojupeko formatuan, eta Orioko gizonezkoen `B´ontziak bigarren postua lortu zuen 20:40:02 denborarekin. Santoñako traineruarentzat izan zen garaipena, 20:39:84 denborarekin. Atzoko estropadako emaitzak ez ziren puntuagarriak sailkapen nagusirako, eta Orio AEk KAE 2 ligako laugarren postuan bukatu du denboraldia, 145 punturekin. Datorren urtean maila berean jokatuko ditu estropadak.

Orio AE hirugarren sailkatu da Moañan jokatu berri den estropadan

  kirola  Orio

Orio AE hirugarren sailkatu da Moañan jokatu berri den estropadan

Gaur TKE Ligako jardunaldia jokatu da Moañan, eta Urdaibaik irabazi du bandera 19:56:96 denborarekin. Zierbena izan da bigarren, eta Orioko trainerua hirugarren, irabazlearengandik 11,10 segundura. Bihar estropalariek Boiron jokatuko dute asteburu honetako bigarren jardunaldia, eguerdiko hamabietatik aurrrea.

Orio 'B' taldeari errezibimendua, irudietan

  kirola  Orio

Santoñako estropada irabazi zuen atzo, abuztuak 19, Orioko gizonezkoen bigarren traineruak. Herritarrek harrera beroa egin zieten arraunlariei bart arratsaldean herriko plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Zarauzko bigarren saioko denbora onena egin dute Orioko gizonezkoek

  kirola  Orio

Hondarribiarengandik 8 segundoko aldearekin ekin dio gaur Urdaibaik, baina gaurkoan Hondarribiak egoerari buelta eman dio eta Zarauzko bandera bereganatu du. Edonola ere, Orio izan da Zarauzko Estropadetako bigarren jardunaldiko denborarik onena egin duena; bigarren txandan aritu da lehian, eta aise gailendu dira. 19:51,46ko denboran osatu dute oriotarrek estropada, Hondarribiari 4 segundo ateraraziz eta Urdaibairi 16 segundo. Hala ere, bi egunetako denborak kontuan izanda, hirugarren izan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (29)

Orioko emakumeek ezin izan dute Zarauzko Ikurrina lortu

  kirola  Orio

Atzo, X. Zarauzko Ikurriñaren lehen jardunaldian, San Juango batelerengandik 2 segundora geratu zen Orio. Bandera lortzeko lehia irekita uzten zuen horrek, eta itxaropenik bazegoen ere, gaur San Juango ontzia indartsu uretaratu da eta ez du hutsik egin. Hasieratik erakutsi duen nagusitasun berarekin bukatu du Euskotren Liga, gaur 11:14,22ko denbora eginez. Oriotarrak 10 segundora sailkatu dira, bigarren postuan; Arraun Lagun izan da hirugarren, ia 23 segundora, eta laugarren Hondarribia, 39 segundora.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Oriotarrak Zarauzko estropadan

  kirola  Orio

Oriotar ugari izan da gaur arratsaldean Zarautzen, Orioko bi traineruak animatzen.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Bosgarren izan dira Orioko gizonezkoak Zarautzen

  kirola  Orio

href="http://www.euskolabelliga.com/resultados/.... Zarauzko Estropadetako bandera erdia beregaratu du Urdaibaik gaur arratsaldean, 19:58,52ko denborarekin. Bigarren sailkatu den Hondarribiari 8 segundo atera dizkio, eta gainerako guztiei 20 segundotik gora. Orio laugarren izan da ohorezko txandan, baina sailkapenean bosgarren geratu da, ia 30 segundora. Bihar eguerdian jokatuko dute bigarren jardunadia.

»» Ikusi argazki guztiak (8)