Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Orion EH Bilduk lortu du boto gehien Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Orio

Duela lau urte baino 217 boto gehiago eskuratu ditu koalizioak, guztira 1.134. Boto gutxira gelditu da EAJ, 1.097rekin, azken hauteskundeetatik 100 boto galduta. Botoen erdiak baino gehiago galdu ditu Elkarrekin Podemosek gaurkoan.