Jon Agirresarobe
urt 26
Orio
La Salbe zubitik behera Rekalde zumarkaleko laugarren zenbakian egin dugu zita, Bilbon. Bertan dago Porrue jatetxea, Unai Campo santutxuarrarena. Ezaguna da Orion: Luis Mariren, Joxe Migelen eta Mikelen ondoan ikusi dugu Bisigu festaren edizio guztietan. Garbi esango dizuet, geroz eta gehiago estimatzen ditut bere lanari buruz hizketan hasi eta begiak dir-dir egiten dieten pertsonak. Hemen duzue bat.