Eskela

Markox Orbegozo Lizaso

(Manoli Trekuren alarguna)

-Goian bego-

Gaur hil da, 86 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.  

Bizitzaren iluntasunak, ongi ezagutua zara
gaixotasunari aurre eginaz, gaztetatik borrokara
gu denoi erakutsiaz, beti in behar dela aurrera
etzenun behin ere hartu, kikildutzeko aukera
ezinean zaudenen ere.  

 

Zure alabak: Alazne(†), Mª Karmen, Jone eta Joxe Ramon Iturbe; bilobak: Josu eta Maitane, Ander, Nahia, Aimar; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.  

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela ASTELEHENA, arratsaldeko SEIETAN, Orioko BARIKO SAN NIKOLAS parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker.

Orion, 2022ko maiatzaren 1ean

Oharrak: Hilbeila ZARAUZKO Beilatokian egongo da igandean 16:30etik 20:00etara, eta astelehenean 10:00etatik 13:00etara. Gorpu laguntza familia artean izango da.

Aiako eta Orioko eskelak

Hil diren oriotarren eta aiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, orio@ukt.eus helbidera idatzi daiteke. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke: 943-89 49 37 eta 943-42 21 29 telefonoetara deituta. AbendaƱon gaude, Urteta bidean, 2. zenbakian.