api 18, 16:00 Aia
Udalak azaldu duenez, inork ez du izenik eman. Hori dela eta, bertan behera geratu da bihar izatekoa zen Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen hitzaldia.
api 18, 08:30 Orio
Gurasoentzako antolatutako formakuntza saioko gaurko eta asteleheneko saioak trukatu egin dituzte, eta hala, gaur Sare sozialen arriskuak eta erabilera izeneko saioa eskainiko dute, eta astelehenean, berriz, Osasun mentalean barrena izeneko saioa.