Tratu ona sustatzen ari dira eskoletan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira

  gizartea  Orio

Tratu ona sustatzen ari dira eskoletan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira

Azaroaren 25ean izaten da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna eta, hori dela-eta, aurreko urteetan bezala, batera landu dute gaia herriko bi eskolek eta Udalak, Zarauzko Berritzeguneak koordinatuta, eskualdeko hezkidetza-foroaren barruan.

Asteburuan Dispertsioff herri ekimena egingo dute Orion

  gizartea  Orio

Asteburuan Dispertsioff herri ekimena egingo dute Orion

Aurten presoen seme-alaben egoera salatzea izango da Dispertsioff ekimenaren helburu nagusia.

Gau gauean abiatuko dute Orion Euskaraldia etxafuegoarekin

  gizartea  Orio

Gau gauean abiatuko dute Orion Euskaraldia etxafuegoarekin

Ostiralean emango diote hasiera Euskaraldiari, eta 11 egunetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskaraz lehen baino gehiago egiteko aukera izango dute oriotarrek.

Txandakako zirkulazioa dago Orio eta Aiako arteko GI-3710 errepidean

  gizartea  Aia Orio

Txandakako zirkulazioa dago Orio eta Aiako arteko GI-3710 errepidean

Gipuzkoako Foru Aldundiko langileak Orio eta Aia arteko GI-3710 errepidean mantenu lanak egiten ari dira, errepide bazterra garbitzen alegia. Herrigunean hasi dira goizean goiz, eta Santio Errekan amaituko dute. Ondorioz, txandakako zirkulazioa egongo da egunean zehar mantenu lanak egiten ari diren errepide tarteetan.  

Sei alojamendu dotazional egingo ditu Jaurlaritzak Anibarko Portuan Orioko Udalak lagatako lokaletan

  gizartea  Orio

Sei alojamendu dotazional egingo ditu Jaurlaritzak Anibarko Portuan Orioko Udalak lagatako lokaletan

Dena ondo bidean, alojamenduak eta bizilagunentzako lokala egiteko lanak 2019an hasiko dira.

Euskaraldiko txapak jasotzeko azken aukera izango da gaur Orioko Kultur Etxean

  gizartea  Orio

Euskaraldiko txapak jasotzeko azken aukera izango da gaur Orioko Kultur Etxean

Oraindik izena eman ez dutenek ere aukera izango dute bertan egiteko eta, izena eman ahala, dagokien txapa jasotzeko: ahobiziarena ala belarriprestarena.

Mila esker Orioko elkarte eta taldeei!

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Mila esker Orioko elkarte eta taldeei!

Orioko elkarte gehienek osatu dute beren hamalauko ‘trainerua’, herritarrak Euskaraldian izena ematera animatzeko, eta Euskaraldiaren Orioko lantaldea osatzen dugunok poster bat argitaratu dugu, taldeei beren laguntza eskertzeko.

Edertasun ereduaz hausnartuko dute igandeko ipuin-kontaketan

  gizartea  Orio

Edertasun ereduaz hausnartuko dute igandeko ipuin-kontaketan

Xaltxerak Orioko talde feministak Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren harira, elkarretaratzea egingo du ostiralean 18:30ean plazan, eta ipuin-kontaketa eta gosari tertulia antolatu dituzte iganderako. Taldeko kide Leire Zinkunegi oriotarrak eskainiko du saioa adin guztietako publikoari zuzendua, "ikuspegi kritikoa landuz, emakumeon autonomia indartzeko ekintza aberasgarria izatea espero dugu", azaldu dute taldetik.

 

Iruñean egun pasa dabiltza herriko jubilatuak

  gizartea  Orio

Iruñean egun pasa dabiltza herriko jubilatuak

Une honetan bazkaltzen ari dira Nafarroako hiriburuko jatetxe batean. Goizeko 09:00etan abiatu dira Oriotik, eta Iruñeako erakarpen turistiko nagusienak bisitatu dituzte goizean. Hotza egin arren, eguzkia lagun izan dute orain artekoan. 30 bat lagunek hartu dute parte Zaharren Babeslekuak antolatu duen gaurko irteeran.

Turismo teknikaria kontratatzeko hautaketa prozesua abiatu du UKUEk

  gizartea  Aia Orio

Turismo teknikaria kontratatzeko hautaketa prozesua abiatu du UKUEk

Bihar, azaroak 22, amaituko da eskabideak aurkezteko epea. Hona hemen lan-eskaintzaren eta hautaketa prozesuaren oinarriak eta eskabidea egiteko orriak.

San Juan Elizpe elkartekoek ere trainerua osatu dute Euskaraldirako

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

San Juan Elizpe elkartekoek ere trainerua osatu dute Euskaraldirako

San Juan Elizpe elkartekoek ere beren trainerua osatu dute, bazkideak Euskaraldian izena ematera animatzeko.

Jostailu Truke Azokarako jostailuak bilduko dituzte azaroaren 30ean, herriko bi ikastetxeetan

  gizartea  Orio

Jostailu Truke Azokarako jostailuak bilduko dituzte azaroaren 30ean, herriko bi ikastetxeetan

Herrio Natur Taldeak abenduaren 15erako antolatuko du 9. Jostailu Erabilen Azoka, eta hori osatzeko etxeetan erabiltzen ez dituzten jostailuak bilduko dituzte, jostailu truke-azoka egin eta jostailuei erabilpen berri bat emateko.

Orainen oharra: Anibarko Portuan 6 zuzkidura bizitoki

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Orainen oharra: Anibarko Portuan 6 zuzkidura bizitoki

Oinarrizko proiektua eta egikaritze-proiektua idaztea 2018ko azaroaren 7an esleitu eta formalizatu da.

Eduki babestua: Hezkuntza arloko eragileek Euskaraldiari atxikimendua eman diote

  gizartea  Aia Orio

Hezkuntza sarean biltzen diren herritarrak aktibatzea helburu izanik Euskaraldiari atxikimendua eman diote hezkutzako eragileek eta atxikipen dokumentua sinatu dute.

Eduki babestua: Hizkuntzarekin sortutako zalantzei erantzuteko tresna du abian Emunek

  gizartea  Aia Orio

Eduki babestua: Hizkuntzarekin sortutako zalantzei erantzuteko tresna du abian Emunek

Emunek ekainaz geroztik du abian www.hitzartzen.eus, hizkuntza portaerak aldatzen lagundu nahi duen webgunea. Urteetan www.telptailerrak.eus martxan izan ostean, atal berriak gehitu eta guztiz eraberrituta aurkeztu dute webgune hori.