mar 27, 16:00 Aia
Galdutako erlearen bila eta Altxorraren bila orientazio jolasak izango dira egunotan, Iturraran parketxean. Halaber, Agorregiko burdinolara eta errotetara bisita gidatuak egiteko aukera egongo da. Jardueretan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita.
Erlo Guka Telebistak Urrutira joan gabe saioaren denboraldiko seigarren eta azken atala eskaini zuen asteazkenean. Zarauzko Zingira basoa ezagutu zuen Mireia Galarza kazetariak, Pagoeta mendi elkarteko Joxean Iruretagoienaren eta Antton Gurrutxagaren eskutik.