Hainbat futbol partida jokatuko dira Mendibeltzen asteburuan

  kirola  Orio

Hainbat futbol partida jokatuko dira Mendibeltzen asteburuan

Infantil, kadete eta jubenil kategorietako partidez gain, alebinek eta benjaminek ere norgehiagokak izango jokatuko dituzte igandean Orioko futbol zelaian, egun guztian zehar.

Karela Festa egingo dute larunbat arratsaldean Orioko kiroldegian

  kirola  Orio

Karela Festa egingo dute larunbat arratsaldean Orioko kiroldegian

Aurten Karela Festaren helburua herritarren artean bizimodu aktiboa sustatzea izango da.

Nazioarteko Federazioko kide izatea eskatu du Euskal Herriko Surf Federazioak

  kirola  Orio

Nazioarteko Federazioko kide izatea eskatu du Euskal Herriko Surf Federazioak

Orion bizi den Maialen Saez da Euskal Herriko Surf Federazioko presidenteordea, eta Kalifornian izan berri da ISAren egoitzan, Eusko Jaurlaritzaren babesa duen eskaera formala egiten.

"Idiekin lan egiterakoan, garrantzia handia du psikologiak"

  kirola  Aia Orio

"Idiekin lan egiterakoan, garrantzia handia du psikologiak"

Iñaki Oliden Euskadi Irratian izan zen atzo, KARKARA aldizkariko Iñigo Gaiton kazetariarekin batera, Mezularia saioak astero Tokikom elkarteko hedabideei eskaintzen dien tartean. Ordu laurden inguru iraun zuen elkarrizketan, idi kontuak izan zituzten hizpide Ainhoa Etxebesterekin.

Aritz Lertxundi: "Lehen mailan gogor lehiatu behar da partida irabazteko"

  kirola  Orio

Aritz Lertxundi: "Lehen mailan gogor lehiatu behar da partida irabazteko"

Azaroaren 4an, Orioko Pilota Elkarteko Aritz Lertxundik eta Ibon Aranaldek mailaz igotzea lortu zuten. Aurrerantzean nagusien kategorian Gipuzkoako Lehen mailan jokatuko dute pilotari oriotarrek.

Igandean Orion hasiko da arraun denboraldia

  kirola  Orio

Igandean Orion hasiko da arraun denboraldia

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XVIII. Ligari hasiera emango diote igandean.

Jose Luis Amilibia oriotarrak K1 Euskadi Txapelketan parte hartu du

  kirola  Orio

Larunbat iluntzean K1 Euskadi Txapelketa jokatu zen Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian, eta Jose Luis Amilibia oriotarrak parte hartu zuen gizonezkoen Kick Boxing amateur mailan, 64 kilo azpiko kategorian. Amilibiak Iñaki Riestra izan zuen aurkari, eta zarauztarrari irabaztea lortu bazuen ere, borrokaldi estua jokatu zuten, eta puntuengatik galdu zuen oriotarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Orioko eta Aiako herritar ugarik parte hartu dute Behobia-Donostia lasterketan

  kirola  Orio

Hossain Kaanache eta Mónica Cumbres izan dira oriotarrik onenak helmugan. Aiarrak, berriz, Hodei Alkorta eta Nora Zipitria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Asteburuko futbol emaitzak

  kirola  Orio

Asteburuko futbol emaitzak

Orioko futbol taldeek partidak jokatu dituzte asteburuan, eta hurrengoak dira emaitzak.

Orioko futbolariek bost partida jokatuko dituzte Mendibeltzen asteburu honetan

  kirola  Orio

Orioko futbolariek bost partida jokatuko dituzte Mendibeltzen asteburu honetan

Larunbatean hiru partida jokatuko dira Mendibeltzen, 14:00ean hasita. Igandean, berriz, bi: 10:30ean eta 12:00etan.

"Kadeteak izan arren, nagusi mailako txapelketa irabazi dugu"

  kirola  Aia

"Kadeteak izan arren, nagusi mailako txapelketa irabazi dugu"

Nahia Eizmendi eta Uxue Albeniz pala-jokalari gazteek Gipuzkoako nagusi mailako 2. mailako pala txapelketa irabazi dute.

Irudietan: Iñaki Olidenen garaipena Aiako XIX.Kintopeko Idi Probetan

  kirola  Orio

Astelehen gauean XIX.Kintopeko Idi Probak jokatu ziren Aian, eta Iñaki Oliden izen garaile. Atzo karkara.eus webgunean lehiaketaren berri eman bagenuen ere, argazki sorta hau argitaratu nahi izan dugu gaur, probalekuan izandako giroa erakusteko.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Bideoa: Isidoro Unzuetaren 49. memoriala

  kirola  Aia Orio

Igandean ospatu zuten Isidoro Unzuetaren omenezko 49. eskolarteko krosa, eta bertan izan ziren Orioko hainbat korrikalari gazte. Potx Produkzioakek eguna irudietan laburbiltzen duen bideoa egin du, eta bertan ikusgai daude lasterketetako une batzuk

Beste argazki bat dator

  kirola  Orio

Beste argazki bat dator

Euskotren ligan, San Juanen geroa ilunduta dago oraingoz, Orio indartu egin da, Donostiarrak taldea biribildu nahi du, eta Arraunek eutsi egiten dio. ETE ligan, berriz, aldaketa handiena da Zumaia berriro ariko dela.

Bideoa: Iñaki Olidenek lan bikaina egin zuen Aiako XIX. Kintopeko Idi Proban

  kirola  Orio

Azaroaren 1ean, 3a eta 5ean Aiako XIX. Kintopeko Idi Probak jokatu ziren, eta Iñaki Oliden oriotarrak irabazi zuen txapela. Bere idi pareak 67 plaza osatu zituen txapelketako azken egunean, azaroaren 5ean.