Easo Politeknikoak hitzarmena sinatu du Berdin-Berdinak kirol inklusiboko elkartearekin

Erabiltzailearen aurpegia Berdin-Berdinak 2017ko aza. 9a, 10:50
Berdin-Berdinak elkarteko pilotariak, taldearen arduradun teknikoa eta Easo Politeknikoko ikasleak.

Jarduera Fisikoen Goi Mailako graduko ikasleek praktikak Berdin-Berdinak kirol inklusiboko elkartean egiteko aukera izango dute.

Hitzarmenaren arabera, Jarduera Fisikoen Goi Mailako graduko 1. ikasturteko ikasleek aukera izango dute beren praktikak Berdin-Berdinak kirol inklusiboko elkartean egiteko eta, hartara, desgaitasunak dauzkaten pertsonen kolektiboarekin egiten dugun lana ezagutzeko.

Berdin-Berdinak kirol elkartean hainbat kirol modalitate eta jarduera lantzen ditugu: igeriketa, pilota, psikomotrizitatea… eta horietan laguntzeko aukera izango dute Easo Politeknikoko ikasleek.

Lehenbiziko aldia da elkarteak eta politeknikoak hitzarmena sinatzen dutela eta bien artean arnas luzeko proiektu berritzailea abiatu nahi dute.

Goiko argazkian ikusten den bezala, dagoeneko hasita daude ikasleak praktikak egiten gure kirolariekin. Urrian hasi ziren igerilekuan eta azaroaren 4an egin zuten lehen entrenamendua pilotalekuan.

Praktikak eta prestakuntza

Easo Politeknikoko ikasleek egingo dituzten praktikak oinarrizko prestakuntza baten barruan kokatuko dira, behar-beharrezkoa baita prestakuntza jasotzea desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboarekin lan egiteko. Prestakuntza horrek alderdi teoriko-praktikoak lantzeaz gain, arreta jarriko die alderdi emozionalei ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!