Dantza ekitaldia larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2015ko eka. 12a, 08:24

Danbolin Musika Eskolako ikasleek, ekainak 13 larunbatean 17:00etan, ikasturte bukaerako dantzako ekitaldia eskeiniko dute, Karela kiroldegian.

Bertan, 4 urtetik 13 urte bitarteko 233 ikasleek hartuko dute parte, irakaslea Ander Errasti delarik. Musika eskolako instrumentu desberdinetako irakasleek ere parte hartuko dute bertan.

1. saioan, tailerreko ikasleek dantzatuko dituzte: Borobila, Txapeloaz, Esku-dantza, Alunelui, Orpo punta, Arbaola. 

2. saioan, dantzako ikasle helduek: Agurra, Plazara, Iturriaren dantza, Alpargata, Zinta dantza, Txontxongilo, Uztai dantza, Hirutruku eta koreografia desberdinak.

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!