Musika Eskolan izena emateko epea berriz ere zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2015ko ira. 1a, 08:11

Danbolin Musika Eskolan, 2015-16 ikasturtean matrikulatzeko ondorengo aukerak izango dira:

 1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak).

- Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

 

 2. MAILA (7 urtetik aurrera).

- Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.

- Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, esku-soinua, piano, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

- Instrumentuko plazak limitatuak dira.

 

 3. MAILA (12 urtetik aurrera).

- Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.

- Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

- Instrumentuko plazak ez dira mugatuak eta ez da beharrezkoa musikako ikasketak edukitzea.

 

 AKTIBITATEAK.

- Korua, esku-soinu orkestra, banda, biolin taldea, txistu taldea, trikitixa taldea, gitarra taldea.

 

 INSTRUMENTU BERRIAK.

- Biola, tronboia, tuba eta harpa.

 

 MATRIKULAZIO EPEA.

- Irailak 1etik 9ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etatik 19:00etara.

 

 INFORMAZIOA GEHIAGO.

- Musika eskolara deitu 943 833 727 telefonora.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!