Gabonetako kontzertua elizan

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2015ko abe. 18a, 17:36

Datorren asteartean, abenduaren 22an, 20:15etan Orioko elizan Gabonetako kontzertua eskeiniko dute Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak.

Kontzertuari hasiera emateko, musika mintzairako ikasleek, instrumentuko ikasleen laguntzarekin ondorengo kantak abestuko dituzte:

- KANTA ALELUAIA.

- ELUR MALUTAK.

- GABON MEZUA.

- DIN DON ZORION.

- HUAHUANACA.

- HUACHITO TORITO.

Ondorengo, kantuko ikasleek pianoaren laguntzarekin:

- PUER NATUS

- HAUR MAITAGARRIA

- RO MI NIÑO, RO

- GABON GAUA

Salatxo abesbatza ere entzuteko aukera izango dugu eta kontzertuari amaiera emateko, denak batera abestuko dituzte:

- SING HALLELU

- ATOR, ATOR

 

 

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!