Andoaingo XI. piano jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2016ko ots. 22a, 07:39

Urtero bezala, Orioko Danbolin Musika Eskolan ikasten duten pianoko ikasleek, Andoaingo piano jaialdian parte hartuko dute.

Otsailak 20 larunbatean eta 21 igandean, Andoaingo Bastero Kulturgunean, XI. Andoaingo Piano Jaialdia ospatuko da. Andoaingo udalak eta Seiasle elkarteak antolaturik. Aurtengo deialdian musika eskola eta kontserbatorio ezberdinetako 805 piano ikasleek hartuko dute parte, 6 urtetik 17 urte bitartean, Jaialdia izateaz gain txapelketa ere bada.

Bi egunetan, goizeko 09:30etatik gaueko 20:30etara pianojoleak jo eta ke harituko dira Bastero kulturguneko bi aretoetan eta horien artean Orioko Danbolin Musika Eskolako 11 ikasleak izango dira, 8 urtetik 16 urte bitartean. 

Modalitate eta maila ezberdinetan parte hartuko dute; piano bakarlariek A, B, C mailan eta pianoa lau eskutara A eta B mailan.

Piano bakarlariak bezala, A. mailan

  • Sara Loidi: "Präludium"
  • Maddi Orzaiz: "Valse"

Piano bakarlariak bezala, B. mailan

  • Miren Genova: "La promenade d'Orphie"
  • Hodei Sanz: "Amanecer"

Piano bakarlaria bezala, C. mailan

  • Ainhoa Bontigui: "Romanza sin palabras nº 4"

Pianoa lau eskutara, A. mailan

  • June Iradi eta Anne Orzaiz: "Colors of the wind"
  • Uxue Etxeberria eta Beza Ijurko: "Sailor´s song"

Pianoa lau eskutara, B. mailan

  • Unai Bontigui eta Iker Pielago: "Trepak"

Bukatzean, parte hartzaileek diplomak eta dominak jasotzen dituzte, dominak urrezkoak, zilarrezkoak eta brontzezkoak izango direlarik. Txapelketa honetan bakoitza bere buruarekin lehiatzen da eta ez aldamenekoekin.

Antolatzaileen nahia partaideentzat eta beraiekin batera hurbiltzen den ororentzat gozotasun giroa lortzea da, eta normalak diren urduritasun guztien gainetik, jai giro polit bat izatea. Ekitaldi honen bukaeran, igandean amaierako kontzertua izango da, bertan aipamen bereziak jasotzen dituzten ikasleek parte hartuko dute. Guztiei zorte ona opa diegu.

Ekitaldiei buruz informazio zehatzagoa jasotzeko: www.andoain.org/pianojaldia

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!