Danbolin Musika Eskolaren 30. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2016ko api. 8a, 18:27

 

Danbolin Musika Eskolak 30 urte bete ditu. Hori ospatzeko asmotan, ekitaldi desberdinak antolatu dituzte musika eskolan.

 

Apirilak 15 ostiralean, 19:30etan Arraunetxean, kontzertu bat eskeiniko dute. Bertan, instrumentuko talde desberdinek ondorengo abestiak joko dituzte:

- Kantuko ikasleak: "La paloma" eta "Herri".

- Txistu taldeak: "Polka" eta "Alboka rocka joka".

- Gitarra taldeak: "Suit re menor" eta "Oh happy day".

- Soka taldeak: "Gabriel's oboe" eta "Charleston dixie".

- Trikitixa taldeak: "Compostelako erromesa" eta "Pasodoblea".

- Bandak: "I will follow him" eta "Santana a portrait".

 

Apirilak 16 larunbatean, plazan (eguraldi txarra egiten badu frontoian), egun osoan zehar, ondorengo ekintzak egongo dira:

- 10:00etan, ikasleen kalejira herrian zehar.

- 11:30etan, ikasleentzat esku-lanak.

- 12:30etan, tailerra, musika mintzaira eta dantzako ikasleen saioa.

- 14:15etan, bazkaria.

- 16:00etan, karaokea.

- 17:00etan, txokolatada.

- 17:30etan, erromeria izango da "Bide batez" taldearekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!