Musika eskolako ikasleak Arrasaten eta Andoainen izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2016ko abe. 5a, 19:02

Danbolin Musika Eskolako ikasleek, bi ekintza desberdinetan parte hartuko dute:

 

Alde batetik, abenduaren 9an, ostiralean, 15:00etan Andoaingo Bastero Kulturguneko Auditorioan, Labaque ahizpak master klaseak eskainiko dituzte, Euskal Herriko musika eskoletan eta kontserbatorioetan pianoa ikasten duten ikasleentzat. Labaque ahizpak, mundu osoan ospe haundia duten pianistak dira. Bertan 20 bikotek parte hartuko dute eta horien artean, Danbolin Musika Eskolako bi ikasleek: June Iradi eta Anne Orzaiz. Klaseak amaitu ondoren, kontzertu batean parte hartuko dute denak batera.

 

Bestalde, abenduaren 10ean, larunbatean, Arrasaten XXIX. Gipuzkoako Eskusoinu Jaialdia ospatuko da. Bertan parte hartuko du, musika eskolako ikaslea den Martin Dalyk. Berak, larunbatean 12:15ean Arizmendi Ikastolan joko du: "Comptown races" abestia. Ondoren, 20:00etan, Amaia Antzokian, lehiaketaren azken ekitaldia eta sari banaketa egingo dute.

 

Audra Almanaityte eta Cristina Perez irakasleek esan digute, azken hiru hilabeteetan lan asko egin dutela eta esperientzia berriak bizitzera joango direla.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!