karkara.eus

Danbolinfest, musika eskolako ikasleen ekintzak

Erabiltzailearen aurpegia

Musika eskolako ikasleak, ekintza desberdinak prestatzen ari dira eta "Danbolinfest" astean ikusteko aukera izango ditugu.

 

Lehenengo, tailerreko ikasle txikiek ondorengo kontzertuak eskainiko dituzte kultur etxean:

 

- Maiatzaren 8an, astelehenean, 17:30ean: tailerra 1. kurtsoko ikasleak.

- Maiatzaren 9an, asteartean, 17:30ean: tailerra 2. kurtsoko ikasleak.

- Maiatzaren 11n, ostegunean, 17:30ean: tailerra 3. kurtsoko ikasleak.

 

Ostegunean, 19:00etan beste kontzertu bat ere izango da, bertan Donostiko Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleek hartuko dute parte.

 

Maiatzaren 13an, larunbatean, egun berezia izango da. Goizeko 11:00etan, herriko kaleetan, instrumentu desberdinak entzuteko aukera izango dugu:

 

- Plazan: trikitixa, pianoa eta gitarrako ikasleak.

- Aritzaga plazan: kantua eta biolontxeloko ikasleak.

- Abeslari plazan: klarinetea eta saxoko ikasleak.

- Arrantzale kalearen hasieran: biolina eta esku-soinuko ikasleak.

- Futbol zelaiko plazan: perkusioa eta flautako ikasleak.

- Arrantzale kalearen bukaeran: tronpeta eta txistuko ikasleak.

 

Ondoren, 12:30ean plazan, musika mintzairako ikasleek abestuko dute eta 13:30ean, dantzako ikasleek saio txiki bat eskainiko dute.

 

Ekitaldiak amaitu ondoren, 14:00etan plazan bazkaltzeko bilduko dira. Ondoren, 16:00etan karaokea eta txokolate-jana izango dira. Bukatzeko 17:30ean, erromeria izango da "Bide batez" taldearekin.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa