Musika Eskolan izena emateko epea ekainaren 23an zabalduko da

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2017ko eka. 21a, 17:07

Danbolin Musika Eskolan 2017-18 ikasturtean matrikulatzeko hainbat aukera izango dira.

 

1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak)

- Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

 

2. MAILA (7 urtetik aurrera)

- Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.

- Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

- Instrumentuko plazak mugatuta daude.

 

3. MAILA (12 urtetik aurrera)

- Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.

- Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

 

MATRIKULATZEKO EPEAK

Ekainaren 23tik uztailaren 5era bitartean izango da zabalik. Uda ondoren, berriz ere, irailaren 1etik 7ra bitartean irekiko da matrikulazioa.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

- Musika eskolara deitu 943 833 727 telefonora.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!