karkara.eus

Danbolin Musika Eskolako ikasleen entzunaldiak izango dira datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Instrumentuko ikasleek hartuko dute parte entzunaldietan.

Musika eskolako instrumentuko ikasleek, entzunaldiak eskainiko dituzte. Bertan, 2 hiruhilekoan ikasi dutena entzuteko aukera izango dugu. Ondorengo egunetan izango dira:

- Martxoak 13, asteartea, 18:30ean kultur etxean: saxoko ikasleak.

- Martxoak 14, asteazkena, 19:30ean Salatxo aretoan: biolineko ikasleak.

- Martxoak 15, osteguna, 18:30ean kultur etxean: klarineteko ikasleak.

- Martxoak 19, astelehena, 18:00etan kultur etxean: perkusioko ikasleak.

- Martxoak 21, asteazkena, 18:30ean Salatxo aretoan: txituko ikasleak.

- Martxoak 22, osteguna, 19:30ean kultur etxean: esku-soinuko eta flautako ikasleak.

- Martxoak 23, ostirala, 17:00etan kultur etxean: pianoko ikasleak.

- Martxoak 23, ostirala, 18:00etan musika eskolan: gitarra elektrikako ikasleak.

- Martxoak 23, ostirala, 18:00etan musika eskolan: biolontxeloko ikasleak.

Denak gonbidatuta zaudete!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa