Danbolin Musika Eskolako ikasleek Santa Zezilia eguna ospatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2018ko aza. 19a, 17:51
Herriko hiru guneetan, emanaldi txikiak eskainiko dituzte ikasleek.
Azaroak 22an, ostegunean, musikarien eguna ospatzeko kalejiran irtengo dira Danbolin Musika Eskolako ikasleak.

17:30ean Kultur Etxetik aterako dira txistua, trikitixa eta esku-soinuko ikasleak atzean dagoen Balea plazara eta bertan, gitarra eta biolin taldeek abesti batzuk joko dituzte.

Ondoren, berriz ere kalejiran, futbol zelaiaren aurreko plazara joango dira eta dantzarien emanaldi txiki bat ikusteko aukera izango dugu.

Handik plaza joango dira eta bandako ikasleek zenbait pieza joko dituzte. Bukatzen dutenean, parte hartu duten ikasle guztiei txokolate beroa banatuko zaie.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!