Andoaingo piano jaialdian oso emaitza onak lortu zituzten Orioko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2019ko ots. 18a, 19:05
Asteburu honetan Andoaingo XIV. Piano Jaialdia ospatu da Bastero kulturgunean.
Danbolin Musika Eskolako 13 ikasleek parte hartu zuten bertan eta oso emaitza onak lortu zituzten:

Otsailaren 15ean, ostiralean, Francisco Escudero Kontserbatorio Profesionaleko orkestra sinfonikoarekin batera, Ane Blázquez-ek irekierako kontzertuan parte hartu zuen.

Otsailaren 16 eta 17an, larunbata eta igandea, ikasle hauek jo zuten:

- Piano-bakarlaria, A mailan, Paul Sarasua eta Oier Iruretagoienak urrezko domina lortu zuten.

- Piano-bakarlaria, C mailan, Leire Olariagak zillarrezko domina lortu zuen.

- Pianoa lau eskutara, A mailan, Irati Chinchurreta eta Julen Lekuonak urrezko domina lortu zuten. Maddi Etxeberria eta Uxue Aginaldek berriz, urrezko domina eta aipamen berezia lortu zuten.

- Pianoa lau eskutara, B mailan, Uxue Etxeberria eta Beza Ijurkok, urrezko domina lortu zuten.

- Pianoa lau eskutara, C. mailan, Anne eta Maddi Orzaiz-ek ere urrezko domina lortu zuten.

- "Clara eta Robert Schumann" sari berezian, A mailan, Sara Loidik diploma lortu zuen.

Zorionak denoi, lan bikaina egiteagatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!