Dantza emanaldia eskainiko dute Danbolin Musika Eskolako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia
Dantza emanaldia eskainiko dute Danbolin Musika Eskolako ikasleek
Otsailaren 23an, larunbatean, 17:00etan izango da dantza emanaldia, Karela kiroldegian.
Urtero bezala, larunbatean, Danbolin Musika Eskolako ikasleek dantza emanaldia eskainiko dute Karela kiroldegian, 17:00etan.

Bi saio izango ditu emanaldiak: lehenengoan tailerreko ikasleek egingo dute dantza, eta bigarrengoan ikasle helduagoek.

Lehenengoan, Elena Errasti eta Ander Errasti irakasleekin ikasten ibili diren, 4 urtetik 6 urte bitarteko ikasleek parte hartuko dute. Dantzatuko dituzte: Antton bat eta Antton bi, Eusakaraz gazte eta Tarrabillon.

Bigarrean saioan, Ander Errasti irakaslearekin ikasten ibili diren, 7 urtetik 15 urte bitarteko ikasleek parte hartuko dute eta dantza hauek egingo dituzte: Agurra, Bolant dantza, Ezpata dantza, Zinta dantza, Zuberoako makil dantza, Lasai Lasai, Txantxo dantza, Arin Arina neska zaharrak eta Mundu berri baten mapa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!