Danbolin Musika Eskolak Villabonako Musika Banden Topaketan parte hartuko du, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2019ko mar. 28a, 14:00

Loatzo Musika Eskolak I. Musika Banden Topaketa antolatu du Villabonan, larunbaterako.

Larunbatean I. Musika Banden Topaketa egingo dute Villabonan. Bertan parte hartuko dute Tolosako Eduardo Mokoroa Musika Eskolak, Loatzo Musika Eskolak eta Orioko Danbolin Musika Eskolak. Oriotik, 40 ikasle joango dira topaketara, Olaia Askasibar bandako zuzendariarekin batera.

Arratsaldeko 17:30ean, kalejira bat egingo dute Villabonako kaleetan barrena, eta 18:30ean, kontzertua eskainiko dute, Txistularien enparantzan. Kontzertuan, Danbolin Musika Eskolako ikasle txikien bandak, "Swahili Folk Hymn" abestia joko du, eta ikasle gazteen bandak, "Loretxoa" eta "The best of Queen". Ondoren, bi bandek batera "Raimons" joko dute. Kontzertuari amaiera emateko, banda guztiek batera "Xalbadorren Heriotzean" abestia eskainiko dute.




KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!