Danbolin Musika Eskolako ikaslea den Iñaki Mendizabal Txikijazz Big Band-eko partaide izango da

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2019ko mar. 30a, 16:00

Talde honetako partaide izateko probak, pasa den larunbatean izan ziren.

Txikijazz Big Banda, Donostiako Jazzaldiak antolatzen du eta, 10 eta 14 urte arteko 50 gaztetxoez osatua dago. Banda honen zuzendariak Javi Pérez eta Iban Gurrutxaga dira.

Bertako kide izateko probak martxoaren 23an, larunbatean izan ziren eta Danbolin Musika Eskolako tronpetako ikaslea den Iñaki Mendizabalek, proba hauek gainditu zituen.

Donostiako Jazzaldian, uztailaren 27an, larunbatean kontzertu bat eskainiko dute.


KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!