Musika Eskolan izena emateko epea ekainaren 24ean zabalduko da

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2019ko eka. 20a, 18:49



Danbolin Musika Eskolan 2019-20 ikasturtean matrikulatzeko, ondorengo aukerak izango dira:

1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak)
- Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

2. MAILA (7 urtetik aurrera)
- Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
- Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
- Instrumentuko plazak mugatuta daude.

3. MAILA (12 urtetik aurrera)
- Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.
- Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

MATRIKULATZEKO EPEAK
Ekainaren 24tik uztailaren 3ra bitartean. Berriz ere, irailaren 2tik 6ra bitartean irekiko da matrikulazioa.

INFORMAZIO GEHIAGO
Musika eskolara deitu 943 833 727 telefonora.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!