Danbolin Musika Eskolako ikasleek Santa Zezilia eguna ospatuko dute asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2019ko aza. 16a, 13:30

Azaroaren 20an, asteazkenean, musikarien eguna ospatzeko kalejiran irtengo dira Danbolin Musika Eskolako ikasleak.

Asteazkenean, 17:30ean Kultur Etxetik aterako dira txistua, trikitixa eta panderoko ikasleak Ikastola aurreko plazara eta bertan, dantzarien emanaldi txiki bat ikusteko aukera izango dugu.

Ondoren, berriz ere kalejiran, futbol zelaiaren aurreko plazara joango dira eta bertan, gitarra eta soka taldeek abesti batzuk joko dituzte.

Handik Kultur Etxe atzeko plazara joango dira eta bandako ikasleek zenbait pieza joko dituzte. Bukatzen dutenean, parte hartu duten ikasle guztiei txokolate beroa banatuko zaie.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!