Gabonetako kontzertua izango da datorren asteartean

Erabiltzailearen aurpegia

Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak eskainiko dute emanaldia, 19:30ean Orioko elizan.

Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko dute datorren asteartean, abenduak 17, 19:30ean Orioko elizan. Emanaldiari hasiera emateko musika eskolako kantuko ikasleek honako kantak abestuko dituzte, instrumentuko ikasleen laguntzarekin: Birjiña Maite, Hodie Christus natus est eta Virgo Deum Genuit. 

Jarraian, musika mintzairako ikasleen txanda izango da. Abesti hauek kantatuko dituzte, instrumentuko ikasleen laguntzarekin berriz ere: Loteria-loteria, Gabon eguna, Elur jolasak, Erregeak, Jingle Bell rock eta Napoleon astotxo. Ondoren, Salatxo abesbatzakoek abestuko dute, eta azkenik, kontzertuari amaiera emateko, bi kanta abestuko dituzte guztiek elkarrekin: Zoriona guztioi eta Hator-Hator.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!