Andoaingo Piano Jaialdian bi oriotar izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2021ko mar. 3a, 09:15

Joan den asteburuan, otsailak 27 eta 28an, 16. Andoaingo Piano Jaialdia ospatu zen Andoainen.

Aurtengo Andoaingo Piano Jaialdia, pandemiak mugatutako edizioa izan zen. Jaialdi honetan Danbolin Musika Eskolako bi ikasleek parte hartu zuten.

Martin Dalyk, bakarlaria B mailan, D. Kabalevskyren "Toccatina nº 12" jo zuen eta Ane Blazquezek berriz, sari bereziko piano bakarlaria A mailan, J. G. Sarmientoren "Txikiludio nº 1" jo zuen.

Aurtengo sari berezia, Javier González Sarmiento pianojole donostiarraren 24 pieza laburreko bi bildumari zuzenduta zegoen.

Martin eta Anek egin zuten lana, epai mahaikoek oso ondo baloratu zuten, biei urrezko domina emanez.

Danbolin Musika Eskolaren partez, zorionak!

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!