Ate irekien jardunaldiak egingo ditu Danbolin Musika Eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2021ko mai. 28a, 10:27

Bertaratzen direnek Danbolin Musika Eskolaren ikasketa-planaren berri jasoko dute eta zalantzak argitzeko aukera izango dute matrikulazioari begira.

Ekainak 4an eta 11n, ateak irekiko ditu Danbolin Musika Eskolak, herritarrek aukera izan dezaten instalazioak hobeto ezagutzeko eta bere eskaintzaren berri jakiteko, baina aurretik ordua hartu behar da.

Bisitak bi txandatan antolatu ditu Danbolin Musika Eskolak:

  • 17:00etan, 4-6 urte bitarteko ikasle eta gurasoak.
  • 18:00etan, 7 urtetik gorako ikasle eta gurasoak.


Danbolin Musika Eskolako eraikina Iturbide kalean dago, goiko kalean, 18. zenbakian.

Bisita horietara azaltzerik ez duenak aukera dauka edozein kontsulta telefonoz egiteko, telefono honetara deituta: 943 833-727.


KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!