Danbolin Musika Eskolan matrikulatzeko epea irailaren 7an bukatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2021ko ira. 2a, 16:45

Asteazkenean zabaldu zen 2021-22 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea, eta datorren asteartera bitartean egongo da irekita.

Ikasketak

Ikasturtea irailaren 9an hasiko da, ostegunarekin, eta ikasketa hauek egin daitezke:

1. maila (4, 5 eta 6 urtekoak)

  • Musika eta mugimendua

2. maila eta 3. maila (7 urtetik aurrera)

  • Musika mintzaira (2. maila)
  • Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
  • Euskal dantza

Ikasturte honetan, 7 urtetik aurrerako ikasleek, aipatutako instrumentuak ikasteko plaza libreak izango dituzte.

Informazio gehiago

Musika eskolari buruzko informazio osatuaga (ordutegiak, prezioak, egutegia...) ikusteko aukera dago hemen klik eginda.

Matrikulazioa

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo Danbolin Musika Eskolara (Iturbide kalea, 18. 943 833 727 telefonoa), irailaren 1etik 7ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etatik 19:00etara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!