Bejondaikela Beñat!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orio 2015ko ots. 18a, 15:53

Bejondaikela Beñat ! Karkaran irakurtzen degu: Herritik eta herritarrekin egindako festa. Herriko eragile batek sortutako ekitaldia izatea garrantzitsua da. Dimentsio handiko jaialdia da, jende askoren beharra duena. Eragile batek herriari horrelako zerbait eskaintzea oso ondo dago, eta boluntarioki baldin bada, askoz ere aberasgarriagoa da, aipatu du Solaberrietak. Jendea Oriaren jaitsiera bi ikuspegitatik ikustera gonbidatu ditu alkateak. Batetik, lehiaketaren aldetik; bestetik, festa ikuspegitik. Izan ere, kalitateak eta kantitateak hori emango du: lehia eta festa uztartzeko aukera. 1000 baina gehiago batzeak herriari arrauna baina gehiago ematen baitio, festa. Eta festara batu dira Vilafranca del Penedèseko musikari eta castellersak, eta Orioko Talai Mendi txaranga.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!