Hauteskundeak

Orioko EH Bilduk datozen udal hauteskundeetarako hautagaien lan taldea osatu du

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orio 2015ko api. 1a, 00:15

Orio Lanean. Orioko EH Bilduk datozen udal hauteskundeetarako hautagaien lan taldea osatu du.

Oriotarrok:

Orioko EH Bilduk datozen udal hauteskundeetarako hautagaien lan taldea osatu du, eta Emeterio Iribar izango da koalizioko zerrendaburua. Ondoren, Amaia Dorronsoro; Gotzon Igoa; Amagoia Iribar; Bixente Lasa; Aizpea Ubegun; Asier Sarasola; Beñat Carrera; Nagore Rementeria; Gorka Puertas; Olatz Olariaga; Laida Iturralde; Unai Eizagirre; Alberto Agirreazaldegi; Jesús Antonio Makazaga; Anuska Esnal; Joxemari Olasagasti; Xabier Sukia; Jon Agirresarobe; Ekiñe Saizar; Beñat Solaberrieta…

Lan talde anitza, sendoa, eta lanerako prest dagoena da osatu dena. “Ziur gaude lan talde horiek EH Bilduren oinarriaren elkarlan eta babesarekin lan bikaina egingo duela datozen lau urteotan. Udalaren kudeaketa hobetu eta herri eragileekin elkarlanean aritzeko pertsona egokiekin osatu dugu zerrenda” dio Emeterio zerrendaburuak.

Pasa den ostiralean egin zen batzarra eta azken hilabetetan elkartu garen talde ugarien gehiengo osoak onartu zuen zerrenda.

Udal-Herri-Programa eta hautagai taldea osatzeko prozesu irekia eta parte hartzailea egin da, eta oro har, haren balorazio positiboa egiten dugu. Dena den, onartzen dugu oraindik badugula zer hobeturik, eta beraz, datozen urteetarako lehentasuna izango dute “gure oinarriarekin harremanak sendotu eta harremanetarako bide egokiak finkatzea”.

Apirilaren 23an dago aurreikusita, Orioko EH Bilduren Ekitaldi Nagusia, Kultur-Etxean, arratsaldeko 19:00tan.

Orio, 2015-04-01

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!