2016ko udako balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orio 2016ko urr. 3a, 14:27

Eguraldi oso ona egin du aurtengoan gurean. Datu ofizialak diotenez, Inoiz baino bisitari gehiago egon da Gipuzkoako lurralde osoan.

Zumaia eta Deba arteko geoparkeak 11.000 pertsonen bisita jaso du. Urtea bukatzeko egunak falta dira oraindik eta dagoeneko iazko urte osoan baino 1.000 pertsona gehiagoren bisita jaso du.

Donostiako turismoa ondoko herrietara zabaltzen ari omen da: Albaola itsas museoak inoiz baino bisitari gehiago izan du.

Datu nabarmena da kostaldeko inguruko herri guztietan udako balorazioa positiboa izan dela.

Oriotarrak, berriz, oasi batean bizi garela dirudi; gure inguruan turismoak jaso duen gorakada hori, ez baita hemen sumatu. Oriora jendea erakartzen dituen gauza bakarrak, gure natur baliabideak dira: eguzkia eta itsasoa.

Udal gobernuak turismoarekiko duen estrategia faltak, kultura eta aisialdiko eskaintza zaharkituak eta herriko kaleak eta txurrukako hondartzako inguruak garbitasunarekin eta zaborrekin dituzten arazoak, ez du kanpotarrentzat Orio erakargarria egiten.

Errefusa biltzeko erabiltzen diren kontenedore soterratuak, organikoa biltzekoengatik ordezkatzeak; herriko errefusa jasotzen duten kontenedore kopurua erabat gutxitu du.

Erabaki hori hartzeko garaian ez da kontutan hartu Orion sortzen den zaborraren %57 errefusa modura jasotzen dela, eta ondorioz; zabor poltsak zabor ontzien inguruan pilatuta ikusi ditzakegu.

Herri honetako biztanle batzuk etxeko altzariak jasotzeko egunak ez errespetatzeko duten ohitura txarrari gehituta, irudi tamalgarria ematen dugu gurera bisitan etortzen direnengan.

Erakundeek, egunen joan etorrian, Txurrukako hondartzan inguruan pilatzen joaten diren zaborrak kudeatzeko erakusten duten erantzukizun ezak, errioaren bestaldeko zelaia eta berdeguneak zaborrez beteta ikustera behartzen gaitu. Ez da nahikoa erabiltzaileek zaborra zabor ontzietan jasotzearekin.

Bisigu festaz gain, ez da ekitaldi garrantzitsurik egin herriari bizitasun piskat emateko. San Pedro jaia, lan egunetan tokatu denez, soinu asko egin gabe pasa da.

Azken urteetan herrian kontsolidatzen ari zen Gure Bazterrak musika festibalak ere, bere ibilbidea Oriotik kanpora egiteko erabakia hartu du.

Kaleko giro kaxkarrak, ez ditu hondartzako kotxe ilarak eta jende andana islatzen, eta udal taldearen norabide ezak ez du jakin, aurtengoan behintzat, turisten olatu aparra hartzen.

Turismoa bideratzeko estrategian hutsune handiak sumatu daitezke eta ez mankomunitateak, ez Gipuzkoako Aldundiak ezta Eusko Jaurlaritzak ere, ez ditu etxeko lanak gure ordez egingo.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!