Zubietan erraustegia ez eraikitzearen alde gauden herritarrak biltzen hasi gara Orion. Astero egiten ditugu bilerak, irekiak, denon artean ideiak bota, aztertu eta erabakitzen ditugu. Lehen bi bilerak Gaztetxean izan dira baina erabakigunea kaleratu eta herriratzeko, herriko plazan egin dira ondorengoak. Udarako ekintza batzuk antolatzeko asmoa dugu. Parte hartu!