Uztailak 6, GURASOS ekimenaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Orio garbian laberik ez! 2016ko uzt. 25a, 19:30

Aurkezpena 19.00etan, eta aurretik bilera Salatxo aretoan.

GuraSOS elkartearen aurkezpenean argi esan zuten, taldea apolitikoa da, helburu bakarra duena: erraustegia ez eraikitzea. Zergatik? Bereziki haurren osasuna babesteko, baina, noski, oro har, biztanle guztien osasuna babesteko. 

Esloganak alde batera utzita, informazio kontrastatua erabili nahi izan dute erraustegiaren kalteak azaleratzeko eta gizarteratzeko. Adituekin hartu emanean jarri eta hautsak harrotu dituzte, gurasoak direlako eta beren haurren osasuna babestu nahi dutelako.

Kezkatuta daude oso erraustegiaren obragatik eta ahalegin guztiak egingo dituzte lan horiek aurrera ez eramateko. Tematuta daude gaiarekin eta prest Euskal Herritik barrena erraustegiaren nondik norakoez hitz egiteko. Inori aterik itxi gabe, guztiei ahotsa emanez. Orion uztailaren 6an izan ziren eta lagun dezente bildu ginen Salatxo aretoan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!