Uztailak 12, bilera plazan

Erabiltzailearen aurpegia Orio garbian laberik ez! 2016ko uzt. 26a, 19:02
Animatu, proposatu eta zabaldu!

Orain arte egindakoa/hitzegindakoa:

  • Orioko medikuei elkarrizketa egingo dio Karkarak hurrengo paperezko alerako, errausgailuak osasunean zer eragin izan dezaken azaltzeko.
  • Uztaileko ACT eta ARC Orioko estropetako kartelak jarri dira hondartzan eta plaza inguruan, "Errausketarik EZ, eskerrik asko. Birziklatzea, BAI!" leloarekin.
  • Bixigu Egunaren baitan mariskada egingo da.
  • Medikuen mahai ingurua izango da irailean.

Bileran proposatutakoak:

  • Logoarekin kamiseta horiak egitea.
  • Karkaran bloga irekitzea. Bertan bileren berri eta erraustegiaren inguruan dagoen informazioa partekatzeaz gain, herriko kuadrilla, elkarte, talde eta norbanakoen argazkiak erraustegiaren aurka bat eginez zitzilikatzea. 
  • Molla eta hondartzako kanpainei forma eman behar zaie.
  • Panelak egin herriko gune desberdinetan jartzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!