Irailak 14, hitzaldia Salatxo aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Orio garbian laberik ez! 2016ko ira. 8a, 17:45

OSASUNA eta ERRAUSKETA

Irailaren 14ean asteazkena, arratsaldeko 19.00etan Orioko Salatxo aretoan, errauskailuak osasunean izan ditzeken kalteen inguruko hitzaldia antolatu dugu. Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko bi mediku izango dira gurekin, Xabier Mitxelena eta Maialen Berridi. Familia medikuak dira biak. Batak errausketari buruz hitz egingo du eta besteak gaiaren inguruan egin diren ikerketei buruz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!