Korrika

Orioko Taldekako IV. Bertso Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia 2015ko mar. 18a, 10:47

Martxoaren 21ean, larunbatean, Korrika Kulturalaren barruan, Orioko Taldekako IV. Bertso Txapelketa jokatuko da egun guztian eta herri guztian zehar.

Errikotxia Bertsozale Elkarteak antolatuta, aurtengoa laugarren edizioa izango da eta herriko hamabi bertsolarik parte hartuko dute bertan. Herriko bertsolaritza eta bertsozaletasuna zabaltzeko asmoz sortutako txapelketaren aitzakian, Orioko bertsozaleek giro ezin hobean gozatzeko aukera ederra izango dute larunbatean.

Txapelketak hiru saio izango ditu: bi finalaurreko eta finala. Gainera saio bakoitzean Artista Gonbidatuak ere izango dira euren kantu, antzerki eta bestelakoekin saio bakoitzari merezi duen umore eta dotorezia emateko.

Eguneko programa hauxe da:

 

LEHEN FINALAURREKOA:

Lekua: Satxota Sagardotegia

Ordua: bazkalostean

Aurkezleak: Ainhoa Zumeta eta Eneritz Odriozola

Artista Gonbidatuak: Maider Sukia, Laida Iturralde eta Iñaki Larrañaga

Bertsolariak:

1. Taldea: Egoitz Eizagirre, Arrate Illaro eta Igor Salsamendi

2. Taldea: Imanol Lizarazu “Habana”, Mikel Iruretagoiena eta Antxon Manzisidor

 


BIGARREN FINALAURREKOA:

Lekua: Errusta Taberna

Ordua: arratsaldeko zortzietan

Aurkezlea: Jokin Salsamendi

Artista Gonbidatuak: Zigor Esoain eta Ibon Berasaluze

Bertsolariak:

1. Taldea: Ibai Esoain, Rosi Lazkano eta Aitor Arregi

2. Taldea: Iñaki Gurrutxaga, Iker Gurrutxaga eta Unai Manterola

 


FINAL HANDIA:

Lekua: Kalakari Taberna

Ordua: gaueko hamabitan

Aurkezlea: Oskia Yaben

Artista Gonbidatua: Jon Agirresarobe “Torrotxo”

Finala, aurreko bi kanporaketetan irabazle ateratako taldeek jokatuko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!